242. zk., 2020ko abenduaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5207
IRAGARKIA, 2020ko azaroaren 18koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortzeko prozeduren zuzenketak.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13 - 5.a, 20004 Donostia) ager daitezke bost eguneko epean zuzenketaren edukia ezagutzeko, eta, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamar eguneko epea izango dute alegazioak egiteko eta egokitzat jotzen dituzten dokumentuak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2020ko azaroaren 18a.
Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.