Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2020ko abenduaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5195

1843/2020 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan Bezeroaren Arreta Eremuko Administrazioko Ekipoburu lanpostu bat (Indautxuko Lehen Mailako Arretako Unitatea eta Areiltza Doktorearen Anbulatorioa) izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Bilbo-Basurtuko ESIko Bezeroen Arretako Eremuko Administrazioko ekipoburu (Indautxu Lehen Mailako Arretako Unitatea eta Areiltza Doktorearen Anbulatorioa)) lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratatuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.

b) C2/D2 lanbide-taldeko titulazioa izatea.

c) Bi urteko lan-esperientzia izatea, gutxienez, C2/D2 lanbide-taldean.

d) Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta edukitzea.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

a) Esperientzia eta ezagutza kudeaketa-tresnetan: Prozesukako kudeaketa, ISO 9000, ISO 1400, Aginte Koadroa, etab.

b) Ezagutza eta esperientzia pertsonen taldeak kudeatzen eta ausentziak kudeatzen.

c) Ezagutza eta esperientzia Osabideko informazio asistentzialeko sistemetako agendak eta erabiltzaileak kudeatzen.

d) BAEko zerbitzu administratiboen zorroa ezagutzea: Aseguramendua eta Osasun Txartela, Informazioa herritarrei, Dokumentazio Klinikoa, Kexak eta Erreklamazioak, Osasun Karpeta, etab.

e) BAEko prozesuetan inplikatutako aplikazioak ezagutzea (E-Biba, B@kQ, SIAH, SAP, Digitalizazioa, Telefonía,...).

f) Lantaldeetan eta hobekuntza-taldeetan parte hartu izana.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (helbidea: Montevideo etorbidea 18, 48013 Bilbao). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek Bilbo-Basurtuko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (helbidea: Montevideo etorbidea 18, 48013 Bilbo), beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

d) Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

6.– Hautaketa Prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.

Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bide, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, intranetean eta Osakidetzako web-orri korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko azaroaren 19a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari gerentea.
E (ekainaren 20ko 1556/2017 Ebazpena).

Bilbo-Basurtuko ESIko Langileen zuzendaria,

AMAYA DE ALLENDE ACHALANDABASO.


Azterketa dokumentala