Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2020ko abenduaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5192

EBAZPENA, 2020ko urriaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2020ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2020-06-22ko BOE eta 2020-07-10eko EHAA).

2020ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez (2020-06-22ko BOE eta 2020-07-10eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Manuel Ángel Valle Basagoiti jauna (NAN: ***6297**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Fisika Teorikoa»; Kodea: CUC8/1-D00341-17, Saila: «Fisika»; Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea; Hizkuntza eskakizuna: Ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Nukleoen eta Partikulen Fisika», «Mekanika Kuantikoa», «Fisika Estatistiko eta Materia Kondentsatua», «Eremu Kuantikoen Teoria» eta «Goi Energiako Fisika».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2020ko urriaren 22a.

Errektorea,
Eginkizunak Eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala