
242. zk., 2020ko abenduaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA ENPLEGU SAILA
5191
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 23koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdi publikoa ebazten baita Zuzendariordetza Teknikoko zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osalaneko Zuzendariordetza Teknikoko zuzendariorde lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa egiten duen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 1eko Ebazpenaren laugarren oinarrian (2020ko urriaren 19ko EHAA, 205 zk. duena) xedatutakoarekin bat etorriz,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Francisco Javier Inda Ortiz de Zarate jauna Osalaneko Zuzendariordetza Teknikoko zuzendariorde izendatzea (kodea: 512006; dotazio zk.: 3).
Bigarrena.– Izendapen horrek 2020ko azaroaren 23tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barakaldo, 2020ko azaroaren 23a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.
RSS