Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2020ko abenduaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5190

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 19koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Osalaneko Zuzendariordetza Teknikoko zuzendariordea kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ana Isabel Salinas Avellaneda andrea Zuzendariordetza Teknikoko zuzendariordearen kargutik (512006/3 kodea) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-kentze horrek 2020ko azaroaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barakaldo, 2020ko azaroaren 19a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.


Azterketa dokumentala