Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2020ko abenduaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5189

IRAGARKIA, 2020ko azaroaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez dirulaguntzak ukatzeko zenbait ebazpen jakinarazten baitira (desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko 2020ko laguntzen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak dirulaguntzak ukatzeko zenbait ebazpen eman ditu, desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren 10. artikuluaren arabera eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2019ko otsailaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartutako deialdiaren arabera (EHAA, 2019-03-05). Ebazpenen arrazoia izan da kontratutako langileen egonkortasuna ez dela mantendu eta ez dela eskakizuna bete.

Ezinezkoa izan da ebazpen horien jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpenek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta haien aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Xede horretarako, jakinarazten da laguntzak ukatzeko ebazpenen testu osoa interesdunen eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 12a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala