Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2020ko abenduaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5173

AGINDUA, 2020ko azaroaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez xedatzen baita Gema González de Txabarri Miranda andrearen kargu-uztea Hezkuntza Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkari gisa (kodea: 512076; dotazioa: 3).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Gema González de Txabarri Miranda andrea Hezkuntza Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea (kodea: 512076; dotazioa: 3; destino-osagarriaren maila: 29; osagarri espezifikoa: 0-A). Era berean, eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2020ko azaroaren 26tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala