Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2020ko abenduaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5171

AGINDUA, 2020ko azaroaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez xedatzen baita Ana Isabel Ferri Basualdo andrearen kargu-uztea Hezkuntza Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkari gisa (kodea: 512076; dotazioa: 4).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ana Isabel Ferri Basualdo andrea Hezkuntza Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkari kargutik kentzea (kodea: 512076; dotazioa: 4; destino-osagarriaren maila: 29; berariazko osagarria: 0-A) eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2020ko azaroaren 26tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala