Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2020ko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HAURRESKOLAK
5163

01/11-2020 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Haurreskolak Partzuergoaren gerentearena, Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen 2020ko urriaren 28ko 11/10-2020 Akordioaren bidez onartutako Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen lanpostu-zerrendako akatsak zuzentzekoa dena.

Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen 2020ko urriaren 28ko 2020-10/11 Akordioaren bidez, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen lanpostu-zerrenda onartu zen.

Akordio horren lehen azken xedapenak ezartzen du Haurreskolak Partzuergoko gerenteari ahalmena ematen zaiola onartutako zerrendetan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko.

Lanpostu-zerrenda hori 2020ko azaroaren 9an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 222. zenbakian argitaratu ondoren, zenbait akats antzeman dira, ebazpen honen bidez zuzenduko direnak.

Horren ondorioz, Haurreskolak Partzuergoaren Gerentziak,

ERABAKI DU:

Artikulu bakarra.– Urriaren 28ko 2020-10/11 Akordioan egindako akatsak zuzentzea, eranskinean jasotako xehetasunaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunean izango ditu eraginak.

Eibar, 2020ko azaroaren 20a.

Haurreskolak Partzuergoko gerentea,

ZORIONE ETXEZARRAGA ORTUONDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala