Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2020ko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5155

AGINDUA, 2020ko azaroaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko ekainaren 30eko Agindua. Agindu haren bidez, argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak. Aldaketa horren ondorioz, María del Carmen Altuna Errasti andreari esleitutako destinoa baliogabetzen da.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Aginduaren bidez argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpe dauden maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

María del Carmen Altuna Errasti andreak esleipen horren aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa ikusita, Hezkuntzako sailburuak ebatzi du, 2020ko irailaren 9ko Aginduaren bidez, baiestea errekurtsogilearen eskaerak, onartzea hark lehiaketa horretan parte hartzeari aurkeztutako ukoa, eta baliogabetzea errekurritutako aginduaren bidez esleitutako destino hau: Azpeitiko ikastola-Karmelo Etxegarai HLHI, Lehen Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Horren ondorioz, errekurtsogileak eutsi egiten dio behin betiko destinoari, hain zuzen ere, errekurritu den lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuenean zuen destinoari, hau da: Errezilgo San Martin HLHI, Haur Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Ondorioz, eta eman dizkidaten eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Aginduko lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena. Ebazpen haren bidez, argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpe dauden maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak. Aldaketa horren ondorioz, baliogabetu egiten da errekurritutako aginduaren bidez María del Carmen Altuna Errasti andreari esleitutako destino hau: Azpeitiko ikastola-Karmelo Etxegarai HLHI, Lehen Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Bigarrena.– María del Carmen Altuna Errastik eutsi egiten dio behin betiko destinoari, hain zuzen ere, errekurritu den lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuenean zuen destinoari, hau da: Errezilgo San Martin HLHI, Haur Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Bigarrena.– Agindua honek 2020ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala