Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2020ko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5154

AGINDUA, 2020ko azaroaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko ekainaren 30eko Agindua. Agindu haren bidez, argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak. Aldaketa horren ondorioz, Miren Orbegozo Alberdi andreari esleitutako destinoa baliogabetzen da.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Aginduaren bidez argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpe dauden maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

María del Carmen Altuna Errasti andreak esleipen horren aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa ikusita, Hezkuntzako sailburuak ebatzi du, 2020ko irailaren 9ko Aginduaren bidez, baiestea errekurtsogilearen eskaerak, onartzea hark lehiaketa horretan parte hartzeari aurkeztutako ukoa, eta baliogabetzea errekurritutako aginduaren bidez esleitutako destino hau: Azpeitiko ikastola- Karmelo Etxegarai HLHI, Lehen Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Horren ondorioz, errekurtsogileak itzuli egin behar du errekurritu den lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuenean zuen destinora, hau da: Errezilgo San Martin HLHI, Haur Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna. Hortaz, ondoriorik gabe geratzen da Miren Orbegozo Alberdiri plaza horretan esleitutako destinoa.

Ondorioz, eta eman dizkidaten eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Aginduko lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena. Ebazpen haren bidez, argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpe dauden maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak. Aldaketa horren ondorioz, baliogabetu egiten da errekurritutako aginduaren bidez Miren Orbegozo Alberdi andreari esleitutako destino hau: Errezilgo San Martin HLHI, Haur Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Bigarrena.– Miren Orbegozo Alberdi andrea behin-behineko destinoan geratzen da, behin betiko destinoa galdu baitu, administrazio-errekurtsoa ebatzi delako, 2020ko irailaren 1eko ondorioak dituela.

Halaber, behartuta dago Hezkuntza Sailak deitzen dituen lekualdatze-lehiaketetan parte hartzera, herri edo barruti jakin baterako lehentasun-eskubidea izango duela.

Merezimenduak barematzean, parte hartzen dueneko ikastegian behin betiko destinoa duen funtzionario gisa lortutako puntuak zehazte aldera, postua galdutzat jo den ikastegia joko da parte hartzen dueneko ikastegitzat, eta horri erantsi beharko zaizkio gerora edozein ikastegitan emandako behin-behineko zerbitzuak.

Behin-behineko destinorik lortzen ez duen bitartean, ikasturte hasieran destinoak esleitzeko antolatzen diren ekitaldietan hartu beharko du parte, behin-behineko destinoa lortzeko.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala