
234. zk., 2020ko azaroaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5045
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 757/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 757/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Jesus Fuente Lavin.
Judizio horretan, epaia eman zen 2019-10-10ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Consultoria Asesoria Elbrus SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Barakaldo, 2019ko urriaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS