Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2020ko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5042

AGINDUA, 2020ko azaroaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko kideen karguak utzi, izendatu eta berritzen dituena.

Otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuaren bidez (1988ko otsailaren 18ko EHAA), Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea sortu zen; haren eginkizun nagusia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari Euskadiko musika-irakaskuntza arautzeaz aholku ematea da, bai irakaskuntza arautuaz, bai irakaskuntza ez-arautuaz.

Batzordeburuak, idazkariak eta zortzi kide iraunkorrek osatzen dute batzordea; haien izendapenak, laugarren artikuluaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren aginduaren bidez egingo dira, Hezkuntzako sailburuordeak proposatuta.

Era berean, laugarren eta bosgarren artikuluek ezartzen dute batzordekide iraunkorren izendapenak eta kargu-uzteak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindu bidez egingo direla, Hezkuntzako sailburuordeak proposatuta, eta bi urteko iraupena izango dutela. Epe berdinetarako berritu ahal izango dira, denbora-mugarik gabe.

Azken izendapenetatik bi urte baino gehiago igaro direnez, kargudun berriak izendatu, beste zenbait kargutik kendu eta gainerakoak beren karguetan berritu behar dira. Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– 22/1988 Dekretuaren bosgarren artikuluan ezarritakoaren arabera, honako pertsona hauek Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko kide gisa berritzea, adierazitako kategorian batzordekide iraunkor izaten jarraitzeko:

Puy Asurmendi Tellería andrea: Gasteizko CPM «Jesús Guridi» MKPko zuzendaria den aldetik.

Roberto Nuño Millán jauna: Donostiako CPM «Francisco Escudero» MKPko zuzendaria den aldetik.

Maite Aurrekoetxea Viloria andrea: Bilboko CPM «Juan Crisóstomo de Arriaga» MKPko zuzendaria den aldetik.

Miren Iñarga Echeverria andrea: CASM «Musikene» GMIBko zuzendari nagusia eta kudeatzaile akademikoa den aldetik.

José Antonio Llorente Etxeberria jauna: Getxoko EMPU «Andrés Isasi» MEPUko titularra (zuzendaria) den aldetik.

Izusko Izagirre Loroño jauna: Ospe handiko pertsona den aldetik (EHME-Euskal Herriko Musika Eskoletako Elkarteko presidentea).

2. artikulua.– Ondoren azaltzen diren batzordeko kideak kargutik kentzea, eta, bide batez, egindako lana eskertzea:

Alfredo Sanz Martínez jauna: Durangoko CPM-EMPU «Bartolomé Ertzilla» MKP-MEPUko titularra den aldetik.

Juan José Mena Ostériz jauna: Ospe handiko pertsona den aldetik (BBC Philharmonic Orkestrako titularra).

3. artikulua.– Pertsona hauek Aholku Batzordeko kide izendatzea, azaltzen den kategorian:

Amaia Liceaga Muñoa andrea: Irungo CPM-EMPU «Irun» MKP-MEPUko titularra den aldetik.

Mikel Cañada Zorrilla jauna: Ospe handiko pertsona den aldetik (Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Saileko koordinatzailea).

4. artikulua.– Izendapenok bi urtetarako izango dira, 22/1988 Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duen bezala, eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak. Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea sortzen duen 22/1988 Dekretuaren artikuluetan jasotzen dira epe hori erregulatzen duten arauak, baita kargu-uzteak, ordezkapenak, berritzeak eta beste edozein inguruabar arautzeko direnak ere.

5. artikulua.– Beraz, Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordearen Batzarra honela osatua geratzen da, 22/1988 Dekretuaren 3. artikuluaren arabera:

a) Batzordeburua: María Begoña Pedrosa Lobato, Hezkuntzako sailburuordea, zeinak egoki deritzonari eskuordetu ahal izango baitio Lehendakaritza, noiznahi.

b) Batzordekide iraunkorrak:

Puy Asurmendi Tellería andrea: Gasteizko CPM «Jesús Guridi» MKPko zuzendaria den aldetik.

Roberto Nuño Millán jauna: Donostiako CPM «Francisco Escudero» MKPko zuzendaria den aldetik.

Maite Aurrekoetxea Viloria andrea: Bilboko CPM «Juan Crisóstomo de Arriaga» MKPko zuzendaria den aldetik.

Miren Iñarga Echeverria andrea: CASM «Musikene» GMIBko zuzendari nagusia eta kudeatzaile akademikoa den aldetik.

José Antonio Llorente Etxeberria jauna: Getxoko EMPU «Andrés Isasi» MEPUko titularra (zuzendaria) den aldetik.

Amaia Liceaga Muñoa andrea: Irungo CPM-EMPU «Irun» MKP-MEPUko titularra (zuzendaria) den aldetik.

Izusko Izagirre Loroño jauna: Ospe handiko pertsona den aldetik (EHME-Euskal Herriko Musika Eskoletako Elkarteko presidentea).

Mikel Cañada Zorrilla jauna: Ospe handiko pertsona den aldetik (Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Saileko koordinatzailea).

c) Idazkaria: Henar Gil Villar andrea, Araubide Bereziko Irakaskuntzetako teknikaria baita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala