Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2020ko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4995

IRAGARKIA, HABEko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 29ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da agindu hori aurrez aurre jakinaraztea, eta horregatik iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epea du ebazpena jasotzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (Helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Lakua I eraikina 2. solairua).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkariari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala