Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2020ko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
4994

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bideratutako 690/2020 prozedura arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 690/2020 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori Hezkuntza Sailaren 2020ko ekainaren 22ko Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa da. Ebazpen honen bidez, 2020-2021 ikasturtean, Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako maila eta etapa desberdinetan ikastaldeak eratzeko irizpideak zehazten dira.

Administrazio-espedientea bidalita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betetzeko, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, hain zuzen ere, euren interesak defendatzeko egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean aipatutako prozeduran pertsonatu daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik aurrera.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik aurrera izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 10a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala