
230. zk., 2020ko azaroaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4992
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 1336/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1336/2019 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Makro Autoservicio Mayorista, SA
Abokatua: Jose Luis Garcia Alvarez.
Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.
Demandatua: Leioa Lounge, SL eta Ruyman Hernandez Rodriguez.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2020-10-15ean. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Osorik baiesten dut ebazpenaren goiburuan zehazten den demanda; ondorioz, demandatuak kondenatzen ditut demandatzaileari 30.142,18 euro gehi 3/2004 Legearen araberako interesak solidarioki ordaintzera, baita prozesuaren kostuak ordaintzera ere.
Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta azal bekie haren aurka apelazio-errekurtsoa jarri dezaketela. Adieraz bedi haren lekukotza, autoei eransteko, eta artxibatu bedi jatorrizkoa dagokion paper-sortan.
Hala agintzen eta sinatzen dut.
Argitalpena: aurreko epaia irakurri eta argitaratu da dagokion egunean.
Ruyman Hernandez Rodriguez demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao, 2020ko urriaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS