
230. zk., 2020ko azaroaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4970
AGINDUA, 2020ko azaroaren 6koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik zegoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2020ko irailaren 22ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2020ko urriaren 6ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Manuel Rodríguez Carballo jauna Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Estatutuaren Garapenerako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 14; lanpostu-mailako osagarria: 18; berariazko osagarria: VI-A).
Bigarrena.– Izendapen honek ekonomia- eta administrazio-ondorioak izango ditu izendatua lanpostuaz jabetzen denetik. Jabetza hilabeteko epean hartu beharko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 6a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
RSS