Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4902

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 85/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 85/2019 prozedura arrunta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Elsa Pacheco Gurpegui.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Saioa Arteaga Artetxeri, Jose Asier Iñurrategi Lizundiari, Saioa Arteaga Artetxe S.L.ri ediktu bidez jakinaraztea 2020-08-21ean prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri daukate bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango dute bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezakete interesedunek, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Pertsona horien egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-taulan, jakinarazpen-eginbidea gauzatu ahal izateko.

Bilbao, 2020ko irailaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala