Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2020ko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
4863

EBAZPENA, 2020ko urriaren 30ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitu zen).

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez (2020ko otsailaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deialdia egin zen, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren (EHAA, 2020ko abuztuaren 17koa) lehenengo ebazpen-zatiaren d) idatz-zatiaren arabera, aiptautako hautaketa-prozeduretako epeei eta denbora-erreferentziei buruzkoa, 2020ko irailaren 30etik urriaren 9ra arte, biak barne, txanda libreko eta desgaitasunagatiko erreserbarako txandetako izangai onartuek, bai eta baztertuta daudenek ere (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago), programazio didaktikoa entregatu behar zuten.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko urriaren 20ko Ebazpenaren bitartez, kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik.

Behin-behineko Ebazpen horren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin aztertuak,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran, kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitu zen).

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin betiko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza Saileko honako Interneteko helbideetan argitaratuko dira:

http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2020. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) – «Emaitzak» – «Programazio didaktikoa».

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – «2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» – «Oposizio-aldia» – «Programazio didaktikoa».

3. artikulua-– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen honen aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 30a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARÍA GUERRERO OCEJO.


Azterketa dokumentala