Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2020ko azaroaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4807

JAKINARAZPENA, ordainketa zatikatzeko ebazpen bati buruzkoa, egiteko dagoena.

Jarraian adierazten den administrazio-egintzaren jakinarazpena egin nahi izan da, baina, administrazio honi egotzi ezinezko arrazoiak direla medio, ezin izan zaio jakinarazpenik egin pertsona interesdunari.

Ondorioz, dei egiten zaio erantsitako zerrendan agertzen den interesdunari edo haren legezko ordezkariari –behar bezala egiaztatua dela–, jakinarazpena jasotzeko ager dadin, Eusko Jaurlaritzako Finantza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaiturik ez bada agertu, erantsitako zerrendan jasotako espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatutako epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 26a.

Finantza Politikako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala