Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2020ko azaroaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4804

EDIKTUA, kanbio-judizioari buruz bideratutako 319/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 319/2019 kanbio-judizioa.

Gaia: kanbio-judizioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Maria Jesus Ronda Garcia.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

– Ediktu honen bidez Arantzazu Ugarte Zabalari eta Iker Errasti Leibarri jakinaraztea 2020-07-16an aipatu prozesuan eman den autoa. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

– Ediktu honen bidez Arantzazu Ugarte Zabalari eta Iker Errasti Leibarri errekerimendua egitea, ediktu hau argitaratzen denetik hamar eguneko epean modu solidarioan ordain dezaten aurreko autoan hitzartutako zenbatekoa edo, bestela, epe berean aurkez dezaten kanbio-judizioaren aurkako demanda, Kanbio-agirien eta Txekearen Legeko 67. artikuluan ezarritako arrazoiak gertatzen direlako.

Errekerimendu-zedulak eskura dituzte bulego judizial honetan, oso-osorik haien berri izan dezaten: zenbatekoa, ordainketa egiteko kontu-zenbakia eta ordainketa egiteko modua, bai eta errekerimendu honi adierazitako epean jaramonik egiten ez badiote etorriko diren legezko ohartarazpenak ere.

Pertsona horien gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honen iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, epaia jakinarazteko eta errekerimendua egiteko eginbidea gauzatzeko.

Bergara, 2020ko urriaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala