Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2020ko azaroaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4802

AGINDUA, 2020ko urriaren 19koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2020ko Joxe Mari Korta Sariak ebazten baitira.

Kontuan harturik zer dioen Joxe Mari Korta Sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.; 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatua); ikusirik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua, zeinaren bidez 2020ko ekitaldirako deialdia iragartzen baita; eta ezaguturik 2020ko irailaren 16ko Aginduaren bidez hartarako izendatutako epaimahaiak egin duen esleipen-proposamena, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Epaimahaiaren proposamena ikusirik, honako jaun-andre hauei ematea 2020ko ekitaldiko Joxe Mari Korta Sariak:

Jesús María Guibelalde Iñurritegui jauna.

José María Bergareche Busquet jauna.

Antton Suquía Murua jauna.

José Luis Larrañaga Garmendia jauna.

2.– Aipatutako 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez ezarritakoarekin bat jasoko dute onuradunek saria, aipamena edo aintzatespen publikoa, hartarako deituko den ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 19a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala