Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2020ko azaroaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4796

EBAZPENA, 2020ko urriaren 30ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2020. urterako lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko.

Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen (TAOL) bigarren xedapen gehigarriak, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak emandako idazkeran, xedatzen du TAOLaren 92-bis artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan aurreikusitako eskumen guztiak, gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzakoak, erakunde eskudunek izango dituztela beren esku, autonomia-erkidegoko arautegiak xedatutakoaren arabera, eta ahalmena ere ematen zaie beren lurraldeetarako baino ez direnean, eta bertako lanpostu hutsetarako.

2018ko martxoaren 19an, indarrean jarri zen gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretua. Errege-dekretu horren bosgarren xedapen iragankorrak ezartzen du lehiaketa garatzeko agindua indarrean jarri arte, bi lege-xedapen hauek aplikagarri izaten jarraituko dutela: batetik, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretua, eta bestetik, Estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuen horniketarako lehiaketei buruzko arauak ematen dituen Administrazio Publikoetarako Ministerioaren 1994ko abuztuaren 10eko Agindua.

Hori dela eta, arau hauei jarraikiz: TAOLaren bigarren xedapen gehigarria; 1732/1994 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarria; eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hamahirugarren xedapen iragankorra, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek egin eta argitaratu zuten 2020. urteko lehiaketa arrunterako deialdia lurralde historiko bakoitzean toki-erakundeetan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko (Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren ekainaren 8ko 4623/2020 Foru Agindua –2020ko ekainaren 19ko BAO, 166. zk.–; eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako Departamentuko foru-diputatuaren ekainaren 11ko 878/2020 Foru Agindua –2020ko ekainaren 16ko GAO, 112. zk.–).

Aipatutako deialdiak honako hauek ebatzi dituzte: Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren urriaren 23ko 7416/2020 Foru Agindua –2020ko urriaren 29ko BAO, 208. zk.–, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentuko foru diputatuaren urriaren 19ko 1513/2020 Foru Agindua –2020ko urriaren 23ko GAO, 203. zk.–.

Hori guztia, eta kontuan hartuta aipatutako araudian eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikuluak xedatutakoa, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Batera argitaratzea foru-aldundiek egindako 2020. urterako lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko. Ebazpen honen eranskinean daude jasota esleipen horiek.

Bigarren artikulua.– Destino berriez jabetzeko epea izango da hemen adierazitakoa: Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren ekainaren 8ko 4623/2020 Foru Aginduak onartutako deialdiaren hamahirugarren oinarria, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru-diputatuaren ekainaren 11ko 878/2020 Foru Aginduak egindako deialdiaren zortzigarren oinarria.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 30a.

(Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari kargua hutsik egoteagatik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria betez).

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA
Bizkaiko Lurralde Historikoa:

– 3. mailako Idazkaritza.

Alonsotegiko Udala.

García Fernández, María Eloisa. NAN ***4825**.

Leioako Udala.

Sarría Gutiérrez, Eider. NAN ***7286**.

– 2. mailako Kontuhartzailetza.

Derioko Udala.

Cambeiro Salgado, María. NAN ***7292**.

Gipuzkoako Lurralde Historikoa:

– 3. mailako Idazkaritza.

Tolosaldeko Mankomunitateak eta Tolosako hiltegi eskualdetarraren gestiorako udalerri mankomunitateak osatutako elkartea.

Arteaga Zumeta, Leire. NAN ***3908**.


Azterketa dokumentala