Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2020ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4763

AGINDUA, 2020ko azaroaren 2koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020ko ekainaren 30eko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen zerrenda. Agindu horren bidez, laguntzak arautzen dira mikroenpresaren kategoria duten eta COVID-19 pandemiaren ondorioz deklaratutako osasun-alarmaren eragina jasan duten kultura-sektoreko sozietate eta elkarteentzat.

2020ko uztailaren 9an, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Agindua EHAAn argitaratu zen, eta agindu horren bidez mikroenpresaren kategoria duten eta COVID-19 pandemiaren ondorioz deklaratutako osasun-alarmaren eragina jasan duten kultura-sektoreko sozietate eta elkarteentzako laguntzak arautu ziren.

Agindu horren 9.7 artikuluaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradunei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Aginduaren babespean emandako dirulaguntza guztiak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 2a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala