Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2020ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4760

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 3koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: Ebazpena, 2020ko urriaren 26koa, 2020-2021 denboraldiko kanpainan gripearen aurkako txertaketaren estaldura biztanleria osora zabaltzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2020ko urriaren 26ko Ebazpenean (zeinaren bidez herritar guztiengana zabaltzen baita gripearen aurkako txertaketaren estaldura 2020-2021 denboraldiko kanpainan). Ebazpen hori 2020ko azaroaren 2ko EHAAn argitaratu zen, 216. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Hirugarren ebazpen-zatian, 2020/4609 (2/2) orrialdean,

Honakoa dioenean:

«Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.»

Hau esan behar du:

«Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 3a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

JUAN JOSE AURREKOETXEA AGIRRE.


Azterketa dokumentala