
220. zk., 2020ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (253 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4739
IRAGARKIA, 2020ko urriaren 14koa, zeinaren bidez dokumentazio-errekerimenduak jakinarazten baitira (kultura-profesionalentzako laguntzen deialdia).
Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak 2020/ACASE/000200 eta 2020/ACASE/000227 espedienteei buruzko zenbait dokumentu aurkezteko eskatu zien interesdunei; hain zuzen ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 30eko Ebazpenean adierazitako dokumentuak (ebazpen horrek laguntza-deialdia egin zuen kulturako profesionalentzat, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik jarduera eten edo bertan behera geratu zaienentzat; EHAA, 2020-05-11koa).
Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Errekerimenduak alderdi interesdunei jakinarazten zaizkie, eta adierazten zaie 10 egun balioduneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskatutako dokumentazioa aurkezteko; horretarako, aukera hauek dituzte: Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa erabiltzea (https://www.euskadi.eus), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzara jotzea (José Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz, PK: 01009), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatzea. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela laguntza-eskaeran atzera egin dutela; hori egin aurretik, betiere, ebazpena emango da, laguntza-arau horren 21. artikuluan adierazitako moduan.
Interesdunek eskuragarri izango dute errekerimenduaren testu osoa Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 14a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
RSS