Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2020ko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4737

EDIKTUA, seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 39/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 39/2020 prozedura.

Demandatzailea: Margot Magali Condori Leon.

Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.

Demandatua: Erinsond Tomas Rolando Quiñe Lopez.

Prokuradorea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

281/20 epaia, 2020-10-01ekoa, seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 39/2020 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Margot Magali Condori Leonek eskatuta, Erinsond Tomas Rolando Quiñe Lopezen aurka.

Erinsond Tomas Rolando Quiñe Lopez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala