Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2020ko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4728

EDIKTUA, seme-alaba adingabeentzako neurrietarako 746/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Epaia eman da, urte honetako ekainaren hogeian, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian seme-alaba adingabeentzako neurrietarako 746/2019 prozeduran; Noreida del Carmen Salazar Quinteros interesdunak eskuragarri dauka horren kopia bulego judizial honetan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz Bizkaiko Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru kopuru hori kontsignatu dela egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Noreida del Carmen Salazar Quinteros demandatuari legeak agindutako moduan jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau Bilbon, 2020ko urriaren 15ean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala