
220. zk., 2020ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIKO LEHEN ATALEKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4725
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko apelazioan bideratutako 407/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 407/2020 hitzezko judizioa (2000ko PZL).
Demandatzailea: Carlos Buciegas Echavarri.
Demandatua: Iñaki Andoni Vadillo Velasco.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Errekurtso horren gainean 881/20 epaia eman zen, 2020-10-08an. Hau dio epaitzak:
Ezetsi egiten dugu Gómez Pérez de Mendiola prokuradoreak Carlos Buciegas Echávarriren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen apelazio-errekurtsoa, hiri honetako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiak, 659/2019 hitzezko judizioan, 2019ko abenduaren 11n emandako epaiaren kontrakoa; horrenbestez, berretsi egiten dugu ebazpen hori, eta errekurtsogilea kondenatzen dugu bigarren auzialdi honetako prozesu-kostuak ordaintzera.
Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Iñaki Andoni Vadillo Velasco jaunaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS