Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2020ko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4723

EBAZPENA, 2020ko urriaren 15ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak ematen baitira 2019ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako. 1. lerroa: «Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea», gora jotzeko errekurtsoak onestearen ondorioz.

Osasuneko sailburuaren 2019ko apirilaren 30eko Aginduaren bitartez (2019ko maiatzaren 20ko EHAA, 93. zk.), osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako 2019ko laguntzen deialdia iragarri zen.

Osasuneko sailburuordearen 2019ko abenduaren 27ko Ebazpenaren bitartez (2020ko urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.), 2019ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzak eman ziren. 1. lerroa: «Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea».

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, Osasuneko sailburuaren aurrean gora jotzeko lau errekurtso jarri zituzten honako elkarte hauek: Asociación Instituto de Investigación Sanitaria Biocruces, Bizkaia; Asociación Instituto Biodonostia, eta Asociación Instituto de Investigación en Servicios de Salud-Kronikgune elkarteek, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Gora jotzeko errekurtsoak ikusita, horietako hiru (osasun-zerbitzuetako ikerketa-proiektuen modalitatekoak) onetsi egin dira, Osasuneko sailburuaren 2020ko irailaren 14ko Aginduetan jasotako arrazoiengatik. Bestalde, Asociación Instituto de Investigación Sanitaria Biocruces Bizkaia elkarteak aurkeztutako errekurtsoetako bat (proiektu biomedikoen modalitatekoa) ezetsi egin zen, Osasuneko sailburuaren 2020ko maiatzaren 13ko Aginduan adierazten diren arrazoiengatik.

Errekurtso horiek onestearen ondorioz, Balorazio Batzordeak beste lehentasun bat ezarri du 1. lerroko eskabideetarako, osasun-zerbitzuetako ikerketa-proiektuen modalitatean, laguntzen deialdiko Aginduaren 12. artikuluko 6., 7. eta 8. puntuetan ezarritakoa aplikatuz. Horren bitartez, laguntzarik jaso ez duten proiektuak ere barne hartu dira lortutako balorazioaren arabera, laguntza-modalitate horretarako ezarritako gutxieneko zenbatekoa guztiz esleitu arte (600.000 euro).

«Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea» izeneko 1. lerroan aurkeztu diren eskabideak ikusita, Balorazio Batzordearen proposamena aztertuta, eta harekin ados egonik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazitako «Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea» ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskaerak onartzea, osasun-zerbitzuetako ikerketa-proiektuen modalitatean, behin gora jotzeko errekurtsoak onetsita.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Gainera, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 15a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala