
220. zk., 2020ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4721
AGINDUA, 2020ko urriaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Primeros Pasos» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.
Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Primeros Pasos» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkaria den Sandra García Carrete andreak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– «Primeros Pasos» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: gaur egun, titulartasuna «Escuela Infantil El Pais de Campanilla, S. L.» erakundeak dauka, eta aurrerantzean «Primeros Pasos, S. L.» erakundeak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Araban dago, Vitoria-Gasteizko udalerriko Zumakadi ibilbidea 54 zenbakian, eta 010452 eta 01006174 kode-zenbakiak ditu.
2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS