
220. zk., 2020ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SONDIKAKO UDALA
4720
IRAGARKIA, Sondikako Udaleko 2017. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintza aldatzeari buruzkoa.
ALKATETZAREN 350/2020 DEKRETUA
«Sondikako Elizateko Udaleko 2017. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzeari buruzko prozedura instruitu da. Sondikako Udalak 2020ko ekainaren 2an egindako ezohiko bilkuran hartutako erabakia ikusi da, zeinaren bidez aho batez onartu den Sondikako Udaleko Udaltzaingo Zerbitzua sortzea eta hiru lanpostu zuzkitzea, eta zeregin horiek betetzen dituzten langileei atxikita geratuko dira hornitutako lanpostu horiek; horietako bat hutsik geratu da. Sondikako Udalak 2020ko uztailaren 15ean egindako ohiko bilkuran hartutako erabakia ikusi da, aho batez 2020rako lanpostuen zerrenda aldatzea onartzen duena. Hori horrela, Udal idazkariak emandako txostenarekin bat etorriz, hauxe xedatzen dut:
Lehenengoa.– Sondikako Elizateko Udaleko 2017. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintza aldatzea, zentzu honetan:
Karrerako funtzionarioak.
Administrazio Bereziko Eskala.
Polizia Zerbitzuaren Azpieskala.
Lanpostua: Udaltzaingoaren Agentea.
Hutsik dauden plazen kopurua: 1.
C1 azpitaldea.
Hizkuntza eskakizuna: 2.
Derrigortasun-data: 1995-07-30
Bigarrena.– Enplegu Publikoaren Eskaintza jendaurrean jartzea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita.
Hirugarrena.– Udaleko Plantilla Organikoaren kopia eta Lanpostu guztien Zerrendaren kopia bidaltzea Estatuko Administrazioari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari.
Laugarrena.– Dekretu hau Estatuko Administrazioari bidaltzea, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 56.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz».
Sondikako Elizatea, 2020ko urriaren 6a.
Alkatea,
XABIER ZUBIAUR AGIRRE.
RSS