
220. zk., 2020ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
4719
AGINDUA, 2020ko urriaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 28ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoari jarraituz (2020ko irailaren 23ko EHAA), hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanposturako (kodea: 520010; dotazioa: 76) deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS