Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2020ko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4671

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 943/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 943/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Maria Josefa Lopez Pargari, prozesu horretan 2019-11-19an emandako epaia jakinaraztea, ediktu baten bidez. Epaiaren kopia eskuragarri dago, bulego judizial honetan, non aukera izango baitu haien eduki osoa ezagutzeko.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

273/2019 EPAIA.

Epailea: Julia Sauri Martin.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: 2019ko azaroaren 19a.

Alderdi demandatzailea: Medius Collection SL.

Alderdi demandatua: Maria Josefa Lopez Parga.

Judizioaren xedea: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Julia Sauri Martinek, Barakaldoko eta horko barrutiko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratua naizen aldetik, ikusi ditut hitzezko judizio honetako autoak, 943/2019 zenbakia dutenak, zeinetan parte hartu baitute idazpuruan aipatutako alderdiek, kontratua dela-eta diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko auzian.

EPAITZA

Baiesten dut Michal Lukasz Imiolek-ek Medius Collection SL merkataritza-sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, María Josefa López Pargaren aurkakoa, eta, horrenbestez,

María Josefa Lopez Parga kondenatzen dut auzi-jartzaileari hauek ordaintzera: bostehun eta hogeita hemezortzi euro eta hirurogeita bost zentimo (538,65), aurtengo urriaren hamaikatik ebazpen honen egunera arte sortu duen legezko interesa, eta diruaren legezko interesa, bi puntu gehituta, gaurtik hasi eta guztiz ordaindu arte.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-taulan, 2019ko azaroaren 19ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo, 2020ko urriaren 7a.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala