
218. zk., 2020ko azaroaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (269 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4666
AGINDUA, 2020ko urriaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «Centro Vasco de Enseñanzas Deportivas EKFB» Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimenduaren baimena aldatzeko dena.
Taldeen edukiera handitzeko eta instalazioak aldatzeko, Getxoko (Bizkaia) «Centro Vasco de Enseñanzas Deportivas EKFB» Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimenduaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: Urriaren 24ko 1367/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena (azaroaren 8ko BOE); urriaren 30eko 980/2015 Errege Dekretua, Saskibaloiko kirol-teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (azaroaren 25eko BOE), urriaren 30eko 982/2015 Errege Dekretua, Saskibaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (azaroaren 26ko BOE), eta martxoaren 5eko 361/2004 Errege Dekretua, Eskubaloiko kirol-teknikaria eta Eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak ezarri eta dagozkien oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (martxoaren 23ko BOE) eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio taldeen edukiera handitu eta instalazioak aldatzeko 2020-2021 ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakiak: 015908 eta 48019742.
Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimendua.
Izen espezifikoa: «Centro Vasco de Enseñanzas Deportivas EKFB».
Titularra: Unión de Federaciones Deportivas Vascas.
Helbidea: Avenida de los Chopos z/g.
Udalerria: Getxo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– Taldeen edukiera eta instalazioen aldatzea.
Ikastetxearen osaera:
– Kirol-irakaskuntzak:
● Modalitatea: Saskibaloia.
○ Erdi-maila: 2 talde, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.
○ Goi-maila: 2 talde, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.
● Modalitatea: Eskubaloia.
○ Erdi-maila: 2 talde, bakoitza 35 ikaspostuko edukierakoa.
○ Goi-maila: 2 talde, bakoitza 35 ikaspostuko edukierakoa.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion irakaskuntzak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari eta irakasleen titulazioari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS