
216. zk., 2020ko azaroaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4632
EDIKTUA, 2020ko urriaren 9koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei buruzko jakinarazpenena.
Ezinezkoa izan da zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, ediktu hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 9a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.
RSS