
216. zk., 2020ko azaroaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4627
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 36/2019 zehapen-prozeduran emandako ebazpena.
Ezin izan da ohiko moduan jakinarazi ebazpen hori, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Horrenbestez, jakinarazten zaio 2020ko irailaren 11n eman dela ebazpena, osasun arloko arau-hauste bat egiteagatik irekitako zehapen-espediente bati dagokiona. Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke aipatutako sailburuordeari edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek.
Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.
Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo sortuko du eragina epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 22a.
Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.
RSS