
216. zk., 2020ko azaroaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (253 KB - 2 orri.)
- EPUB (229 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4626
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamen bat jakinarazteko dena. Ebazpen-proposamen horren bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena ematen zaie Vicinay Cadenas fabrika kokatuta egon zen lekuko lurzatiei eta mugakideei; Bilbao (Bizkaia) udal-mugarteko Zorrotzaurreko 1. egikaritze-unitateko C-C1-C2 faseetan sartuta daude lurzati horiek.
Jakinarazpena non egin ez dakigunez, ezin izan zaie eranskinean agertzen diren interesdun guztiei ebazpen-proposamena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena ematen zaie Bilbao (Bizkaia) udal-mugarteko Vicinay Cadenas fabrikaren kokapenari zegozkion eta Zorrotzaurreko 1. egikaritze-unitateko C-C1-C2 faseetan sartuta dauden lurzatiei, lurzati horietan saneamendua egin ondoren; betiere, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz.
Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 20a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
JAVIER AGIRRE ORCAJO.
RSS