Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2020ko azaroaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4625

IRAGARKIA, 2020ko urriaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita itzulketa-prozedura bat hasi dela. (Landunentzako eskaintza 2018-2020 Deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-ebazpen bat eman du, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoan lana duten langileei lehentasunez zuzendutako enplegurako prestakuntzarako laguntzetarako 2018-2020 deialdiaren 20. artikuluan xedatutakoarekin. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko ekainaren 27an egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2018-07-05eko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Interesdunek hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, aukerako berraztertze-errekurtsoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari aurkezteko; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela aipatu ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala