
216. zk., 2020ko azaroaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4618
EDIKTUA, ukantzaren/edukitzaren babes sumarioari buruzko 180/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 180/2020 hitzezko judizioa; ukantzaren edo edukitzaren babes sumarioa.
Gaia: hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-10-14an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Vitoria-Gasteizko Arriagako Atea kaleko 19. atariko 6. solairuko 11. ateko okupatzaile ezezagunak eta Maiara Silva Ramos demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS