
216. zk., 2020ko azaroaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4617
EDIKTUA, 1511/2019 judizio monitorioaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1511/2019 judizio monitorioa.
Gaia: judizio monitorioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Alfredo Aja Garay.
Judizio horretan, dekretua eman zen 2020-09-07an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Auzi-ihesean den Yeison David Pasos Hoyos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea ebazpen hori.
Ebazpen horren aurka, berrikuspen-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta bost egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS