
216. zk., 2020ko azaroaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4610
AGINDUA, 2020ko urriaren 13koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkaria izendatu eta argitaratzeko dena.
Urriaren 18ko 310/2005 Dekretuak Kirol Justiziako Euskal Batzordearen antolaketa, osaera, izendatzeko sistema, funtzionamendu-araubidea eta eginkizunak arautzen ditu.
Araudi horrek 4.3 artikuluan adierazten duenez, Batzordeak idazkari baten laguntza izango du, eta Kultura sailburuak izendatuko du, Kultura Saileko funtzionarioen artetik. Ez badago, gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, sailburuak ezaugarri bereko beste pertsona bat izendatu ahal izango du funtzionarioen artetik, hura ordezkatzeko.
Dekretu horren 5.1.1 artikuluak ezartzen du Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak izendatu, kargutik kendu, ordezkatuko edo eginkizunez gabetuko dituela.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean Amaya Gezala Ortiz egungo idazkariak aldi baterako baja eman duenez, Sara Iribar Olabarri izendatu da Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Sara Iribar Olabarri izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari, Amaya Gezala Ortiz aldi baterako bajan dagoen bitartean.
Bigarrena.– Agindu honek hartutako egunean bertan izango ditu ondorioak, intereresdunei jakinarazteari utzi gabe.
Hirugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 13a.
Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS