
216. zk., 2020ko azaroaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
VITORIA-GASTEIZKO UDALA
4605
IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Udalaren 2018ko eta 2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.
2020ko urriaren 30eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitara eman da eskala orokorrean eta eskala teknikoan hutsik dauden zenbait lanpostu –2018ko LEPari eta 2019ko EPEari dagozkienak– karrerako funtzionario gisa betetzeko deialdia, bai eta deialdiaren beraren oinarriak ere. Txanda irekiko eta barne-sustapeneko oposizio-lehiaketaz baliatuta beteko dira. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiari buruzko iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Argibideak:
Telefonoa: 010 (945 16 16 16 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 30a.
Alkate lehendakaria,
GORKA URTARAN AGUIRRE.
RSS