
216. zk., 2020ko azaroaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4599
ERABAKIA, 2020ko urriaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Erakunde Zentraleko Osasun-asistentziako zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, eta, halaber, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluaren arabera, Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu du
ERABAKIA
Lehenengoa.– Andoni Arcelay Salazar jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Osasun-asistentziako zuzendari kargutik kentzea, berak eskatuta. Halaber, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Erabaki honek 2020ko urriaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 23a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.
RSS