Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2020ko azaroaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4598

ERABAKIA, 2020ko urriaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia izendatzen duena.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, eta halaber, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluaren arabera, Administrazio Kontseiluak ondorengo erabaki hau hartu du

ERABAKIA:

Lehenengoa.– María Rosa Pérez Esquerdo andrea, izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusi.

Bigarrena.– Erabaki honek 2020ko urriaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala