Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2020ko azaroaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
4596

37/2020 DEKRETUA, urriaren 29koa, lehendakariarena, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoko zuzendari nagusia izendatzeko dena.

Maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 16. artikuluan xedatutakoarekin bat, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoa sortzeko legea aldatzeko urriaren 11ko 4/1996 Legeak emandako idazkeraren arabera, aldez aurretik Legebiltzarrak Jaurlaritzak proposatutako hautagaia hautatuta, 2020ko urriaren 29ko osoko bilkuran,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Andoni Aldekoa de la Torre jauna Euskal Irrati Telebista erakunde publikoko zuzendari nagusi izendatzea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala