Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2020ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIKO LEHEN ATALEKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4587

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko apelazioan bideratutako 1328/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: Apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, 1328/2019 (2000ko PZL).

Errekurtsogilea: Jose Ramon Rodriguez Gonzalez jauna.

Abokatua: Blanca Garrido Courel andrea.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel jauna.

Errekurritua: Julian Sanz Esteban eta Arax Europea S.L.

Auzi-iheslaria: Arax Europea S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horren gainean 887/20 epaia eman zen, 2020-10-13an. Hau dio epaitzak:

Partez baiesten dugu De las Heras Miguel prokuradoreak, José Ramón Rodríguez González jaunaren izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa; bestalde, ezetsi egiten dugu Rodríguez Rodríguez prokuradoreak, Julián Sanz Esteban jaunaren izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen aurkaratzea hiri honetako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiak, 2020ko apirilaren 29an, 591/2018 prozedura arruntean eman duen epaiaren aurka. Azkenik, gainerako erabakiak berresten ditugu, eta partez errebokatzen dugu ebazpen hori, demandatuen kondena 24.473,65 euroraino igotzeko.

Aurkaratzailea kondenatzen dugu bigarren auzialdi honetan prozeduraren kostuak ordaintzera, betiere egin duen aurkaratzeari lotuta, eta ez dugu auzilarietako bat ere kondenatzen demandatzaileak aurkeztu duen errekurtsoaren judizioko kostuak ordaintzera.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLren 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Kasazio-errekurtsoaren oinarritzat hartzen bada, soilik edo beste arrazoi batzuekin batera, autonomia-erkidegoaren zuzenbide zibil, foru-zuzenbide edo zuzenbide berezi propioaren arauak urratu izana, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salari egokituko zaio errekurtsoaz arduratzea, baldin eta Autonomia Estatutuak eskumen hori aurreikusten badu (PZLren 478.1.2 artikulua).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 0008-0000-00-1328-19. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta sarrera-ordainagirian, kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» dela adierazi eta 06 kodea ipini beharko du kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea, berriz, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsorako. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Arax Europea SL demandatuaren gaur egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala