Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2020ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIKO LEHEN ATALEKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4586

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 381/2020 hitzezko judizioko apelazio-prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 381/2020 hitzezko judizioa (2000ko PZL).

Errekurtsogilea: Fontaneria Zabal SC.

Abokatua: Patricia Garrido Courel.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Errekurritua: CIA de Seguros Plus Ultra SA.

Auzi-iheslaria: Reformas Alavesas Jesus Moreno.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horren gainean 883/20 epaia eman zen, 2020-10-13an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Ezesten dugu «Fontanería Zabal SC» enpresak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko Sei Epaitegian bideratutako 694/2019 hitzezko judizioan eman den 10/20 epaiaren aurka. Horrenbestez, epaia berresten dugu eta errekurtsogileari ezartzen dizkiogu errekurtsoaren kostuak.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

«Reformas Alavesas Jesus Moreno» demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala