Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2020ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4585

ERABAKIA, 2020ko urriaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurarena, irakasleen eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarrien deialdia onartzen duena.

Gizarte Kontseiluko Osoko Bilkuraren 2020ko urriaren 27ko akordioren bidez gehigarrizko ordainsari osagarrien deialdia onartu zen

ERABAKIA

Erabaki honi erantsitako Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarrien deialdia onartzea atxikitzen den eranskinean.

Errekurtsoak jartzea.– Herri Administrazioetako Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 89-3 artikuluak ezarritakoa betetzeko, jakinarazten da erabaki honek bide administratiboa agortzen duela, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2004 Lege Organikoaren 6-4 artikuluaren arabera. Egintzari errekurtsoa jarri ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiaren aurrean jakinarazten denetik zenbatzen hasita (44-6 artikulua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzeko Legea).

Bilbao, 2020ko urriaren 27a.

El Presidente,

JOSÉ AGUSTÍN EIZAGUIRRE AGOTE.

La Secretaria General,

MARIA PILAR ELORRIETA SANTOS.

DOKUMENTUA: 2019KO GEHIGARRIZKO ORDAINSARI OSAGARRIEN DEIALDIA, OSAGARRIAK ESLEITZEKO EBALUAZIOA ESKATZEKO DENA.

Lehenengoa.– Deialdiaren helburua.

1.– Deialdi honen helburua da irakasle eta ikertzaileei gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitzea, haien merezimenduak ebaluatu eta gero. Ebaluazioa egingo da deialdia argitaratzen den unean indarrean dagoen Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Egiaztatzeko Agentziaren ebaluazio protokoloari jarraiki.

2.– Gehigarrizko ordainsari osagarriak metatu daitezkeen hiru mailatan sailkatuko dira eta tarte progresibo desberdinak izango dituzte. Hain zuzen:

• C maila, Euskal Herriko Unibertsitatean egindako jardun profesionala saritzen duena.

• B maila, kalitatea eta etengabeko hobekuntza saritzeko.

• A maila, bikaintasuna saritzen duena.

3.– Hauek arautuko dute deialdi hau: deialdiaren beraren testuak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarriei buruzko urriaren 17ko 209/2006 Dekretuak (64/2011 Dekretuak egindako aldaketekin). Horietan jasota ez dagoenerako, eutsiko zaio Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/2015 Legeari.

Bigarrena.– Aplikazio esparrua.

1.– Hauek eska dezakete merezimenduak ebaluatzea:

a) UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek, hala funtzionarioek nola administrazio kontratudunek edo lan kontratudunek, baldin eta zerrenda honetako 2. puntukoen artekoak ez badira.

2.– Honako hauek ezin dute ebaluazioa eskatu:

a) Aurreko deialdietan ebaluatuak izan direnek, ebaluatutako aurreko alditik bost urte igaro ez badira, salbu eta C2 eta B1 mailetarako ebaluazioa eskatu nahi badute.

b) Agentziarekin kolaboratzen duten irakasle eta ikertzaileek, kanpoan uzten baititu urriaren 17ko 209/2006 Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak, martxoaren 24ko 64/2011 Dekretuak egindako aldaketen arabera.

c) Martxoaren 4ko 41/2008 Dekretuak, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ordainsariei buruzkoak, kanpo uzten dituenak.

Hirugarrena.– Eskariak.

1.– Edozelan ere, eskariak bide telematikoz egingo dira, horretarako jarritako aplikazio informatikoaren bidez, 64/2011 Dekretuaren bitartez aldatutako urriaren 17ko 209/2006 Dekretuko 7.2 artikuluari jarraiki.

Aplikazio informatikoaren bidez eskatzaileak eskariaren laburpen bat jasoko du; interesatuak dokumentu hori elektronikoki sinatu eta UPV/EHUko erregistro elektronikoz https://egoitza.ehu.eus/eu/catalogo-de-servicios bidali beharko du, deialdi honetan zehaztutako epearen barruan. Dokumentu hori bidali ezean eskaria ez da ondo burututzat joko.

2.– Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

3.– (1/2007 Legegintzako Dekretua) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen 95 bis eta 95 quinquies artikuluak jarraiki (abenduaren 27ko 13/2019 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena eraldatu ditu artikulu horiek), Unibasqen alde ebaluazio eskubideari dagokion 47,77 euroko Tasa ezartzen da. Tasa horren ordainketa burutu denaren ziurtagiria bidali beharko da aplikazio informatikoak ezartzen duen eran. Ziurtagiri hori aurkeztu ezean eskaera ez da ontzat emango. Soilik C tarteen esleipena eskatzen dutenek ez dute Tasa hori ordaindu beharrik.

Laugarrena.– Espedienteak Unibasq-era bidaltzea.

Eskariak Unibasq-era bidaliko dira, balorazio txostena egin dezan, nahitaezkoa baita eta bidaltzerakoan epe bat ezarriko da Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/2015 Legearen 80.2 eta 80.3 artikuluei jarraiki. Eskariok agentziara bidaltzen direnean txostena eskatzeko, eten egingo da prozedura ebazteko epea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/2015 Legearen 22.1d) artikuluari jarraiki.

Bosgarrena.– Akatsak zuzentzea.

Epearen barruan aurkeztutako eskariek betetzen ez dituztenean deialdian ezarritako baldintzak edo baldintzak egiaztatzeko behar den dokumenturen bat aurkeztu ez denean, interesatuari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko (hau da, nahitaezkoak diren dokumentuak edo alegatutakoa egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko). Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du, zuzenketa egitea eskatzen zaion egunaren biharamunetik hasita.

Seigarrena.– Merezimenduen ebaluazioa.

Maila eta tarte bakoitzerako merezimenduak behin egiaztatuta, eta deialdia argitaratzen denean indarrean dagoen protokoloan zehaztutako moduan ebaluatuko dira.

Edozein kasutan, merezimenduen egiaztapen dokumentuak baldintzen egiaztapen dokumentuekin batera bidaliko dira aplikazio informatikoak ezartzen duen eran. Eskariak aurkezteko epea behin amaituta, eskatzaileek errekerimendua jasoko dute euren merezimenduen egiaztapen dokumentuak konproba ditzaten eta hala egin ezean merezimendu horiek ebaluatuko ez direla adieraziz.

Zazpigarrena.– Erabakia.

1.– Deialdia bi fasetan ebatziko da: aurrena, C mailako gehigarrizko ordainsari osagarriak esleituko dira eta, gero, B,A mailetakoak eta unibertsitate eskolako irakasle titular ez doktoreen espezifikoak.

2.– Gizarte Kontseiluak, Gobernu Kontseiluaren proposamenez, gehigarrizko ordainsari osagarriak esleituko dizkie irakasle eta ikertzaileei banan bana, banakako erabakiak emanez, Unibasq-ek bere txostenean (ikus laugarren oinarria) irakasle eta ikertzaile bakoitza kokatu duen maila eta tarteen arabera. Erabaki horri Unibasq-ek egindako ebaluazioa erantsiko zaio. Erabaki horien aurka interesatuek aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango dute, jakinarazpena egiten zaienetik hilabeteko epean; bestela, zuzenean haien aurka egin dezakete administrazioarekiko auzien jurisdikzioan bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.

Zortzigarrena.– Jakinarazpena.

Aurreko oinarrian esandakoa kalterik egin gabe, behin gehigarrizko ordainsari osagarrien esleipena Gizarte Kontseiluak onartuta, posta elektroniko korporatiboan jakinaraziko da lortutako tarteak eta baita ere Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak egindako txostena eskuragarri izango dute adierazitako estekan.

Bederatzigarrena.– Ondorio ekonomikoak.

Merezimenduen ebaluazioa eta osagarrien esleipena ebaluazioaren hurrengo urtean hasiko dira ondorio ekonomikoak izaten, 64/2011 Dekretuaren bidez aldatutako urriaren 17ko 209/2006 Dekretuko 10. artikuluari jarraiki.

Hamargarrena.– C mailako gehigarrizko ordainsari osagarrietarako oinarriak.

1.– Helburua.

1.1.– C mailak, Euskal Herriko Unibertsitatean egindako jardun profesionala saritzen duenak, bi tarte ditu:

• C1 tartea. Hau eskuratzeko hiru urteko lotura izatea egiaztatu behar da Euskal Herriko Unibertsitatearekin.

• C2 tartea. Hau eskuratzeko zazpi urteko lotura izatea egiaztatu behar da Euskal Herriko Unibertsitatearekin.

1.2.– Zenbaketa egiteko kontuan hartuko dira 2019ko abenduaren 31ra arte unibertsitatean egindako zerbitzuak. Antzinatasuna UPV/EHUk egiaztatuko du bere kabuz.

1.3.– Aipatutako denbora hori zenbatzerakoan, jarduneko zerbitzutzat hartuko dira zerbitzu bereziak eta seme-alabak zaintzeagatiko eszedentziak, familia zaintzeko eszedentziak eta genero indarkeriaren biktimak diren funtzionarioen lehen sei hilabeteko eszedentziak edo, lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen kasuan, antzeko egoerak.

2.– Unibertsitatean egindako jardun profesionala aitor dakien lehen aldiz ebaluazioa eskatzen dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Jardun profesionala saritzen duten C1 eta C2 mailak lortzeko ebaluaziora lehen aldiz aurkezten direnek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

• Deialdi honetan I. eranskin moduan dagoen eskabide-orria.

• Saileko Kontseiluaren txostena, 2.1 ereduaren arabera egina. Honako hauek jasoko ditu:

– Irakaslanari buruzko txosten negatiborik ez egotea, hau da, betebehar formalei buruzko ez-betetzerik ez egotea (tutoretzak, eskola emateak, akten epeak, eta abar).

– Irakaslanari buruzko inkestak sistematikoki betetzea; balioespen negatibo errepikaturik ez egotea.

3.– Gehigarrizko ordainsari osagarriak eskuratzeko ebaluazioetara aurretik aurkeztu direnek aurkeztu beharreko dokumentuak:

Jardun profesionala saritzen duten C1 eta C2 mailak lortzeko ebaluaziora bigarren aldiz aurkezten direnek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

• Deialdi honetan I. eranskin moduan dagoen eskabide-orria.

• Saileko Kontseiluaren txosten positiboa, arrazoitua eta argumentatua, 2.2 ereduaren arabera egina. Honako hauek izango ditu oinarri:

– Irakasleak bere lanari buruzko txosten negatiborik ez egotea.

– Irakaslanari buruzko inkestak sistematikoki bete izana, ahal den guztietan behintzat, eta halakoetan balioespen negatibo errepikaturik ez izatea.

– Tutoretzak bete direla egiaztatzeko ikuskaritzak egindako txostenak.

– Irakasleak bere jardueraz egindako txostena.

– Irakasleak egindako ikerlanak eta ezagutzak transferitzeko jarduerak.

4.– Nor dagoen txostena aurkeztetik salbuetsita.

Kasu hauetan ez da beharrezkoa izango aurreko bi ataletan aipatutako txostena aurkeztea:

• Irakasleak ohiko irakaskuntzatik salbuetsita daudenean edo aldi batez egon direnean, guztiz edo zati batean, kargu akademikoak betetzeagatik edo liberatuta egoteagatik (liberazio sindikala, euskara ikastekoa, sabatikoa, irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan eguneratzekoa, eta abar). Kasu hauetan beharrezkoa izango da irakaskuntzatik kanpo egotearen arrazoia egiaztatzea.

• Langileak zerbitzu bereziak ematen, seme-alabak zaintzeko eszedentzian edo, irakasle eta ikertzaile kontratatuen kasuan, antzeko egoeretan egon direnean; kasu horietan beharrezkoa izango da interesatuak ohiko irakaskuntzatik kanpo egoteko arrazoia egiaztatzea.

5.– Ikertzaileek ebaluaziorako aurkeztu beharreko dokumentazioa.

• Deialdi honetan I. eranskin moduan dagoen eskabide-orria.

• Ikertzailea atxikita dagoen Saileko Kontseiluak egindako aldeko txostena, 2.3 ereduaren arabera egina. Bertan egiaztatuko da interesatuak bere betebeharrak bete dituela.

Hamaikagarrena.– B eta A mailetako gehigarrizko ordainsari osagarriak eskatzeko oinarriak.

1.– Helburua.

1.1.– B mailak, hau da, kalitatea eta etengabeko hobekuntza saritzen dituenak, hiru tarte ditu:

• B1 maila. Tarte hau lortzeko baldintza hauek bete beharko dira: gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gainera C1 tartea eta 25 puntu izatea.

• B2 maila. Maila hori lortzeko baldintza hauek bete beharko dira gutxienez: hamar urteko antzinatasuna izatea, doktorea izatea, eta C1 eta C2 tarteak eta 50 puntu izatea.

• B3 maila. Maila hori lortzeko baldintza hauek bete beharko dira: hamar urteko antzinatasuna izatea, doktorea izatea, eta C1 eta C2 tarteak eta 75 puntu izatea.

1.2.– A mailak, hau da, bikaintasuna saritzen duenak, bi tarte ditu:

• A1 maila. Maila hori lortzeko baldintza hauek bete beharko dira: hamabost urteko antzinatasuna izatea, doktorea izatea, eta C1 eta C2 tarteak eta gutxienez 90 puntu izatea.

• A2 maila. Maila hori lortzeko baldintza hauek bete beharko dira: hamabost urteko antzinatasuna izatea, doktorea izatea, eta C1 eta C2 tarteak eta gutxienez 90 puntu izatea.

1.3.– Zenbaketa egiteko, kontuan hartuko dira 2019ko abenduaren 31ra arte egindako zerbitzuak. Antzinatasuna UPV/EHUk egiaztatuko du bere kabuz.

1.4.– Aipatutako denbora hori zenbatzerakoan, jarduneko zerbitzutzat hartuko dira zerbitzu bereziak eta seme-alabak zaintzeko eszedentziak, familia zaintzeko eszedentziak eta genero indarkeriaren biktimak diren funtzionarioen lehen sei hilabeteko eszedentziak edo, irakasle eta ikertzaile kontratatuen kasuan, antzeko egoerak.

1.5.– Lehen aldiz ebaluaziora aurkezten direnek beren bizitza akademiko osoko merezimenduak alegatu ahal izango dituzte, 2018ko abenduaren 31ra arte. Aurretik ebaluaziora aurkeztu direnek aurkeztu ahal izango dituzte ebaluazio horretatik 2019ko abenduaren 31ra arte.

1.6.– Eskariarekin batera merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, 1.1 oinarrian aipatutako protokoloan esaten den legez.

2.– Ebaluazio berri bat eskatu nahi dutenek edo lehen aldiz ebaluaziora aurkezten direnek aurkeztu beharreko dokumentazioa.

• Deialdi honetan II. eranskin moduan dagoen eskabide-orria.

• B2, B3, A1 eta A2 tarteetarako besterik ez: beste unibertsitate edo ikergune batzuetan –edozelako lotura laboral, estatutario edo administratiborekin– egindako irakaskuntza, ikerketa eta jakintzaren transferentziako zerbitzuak edo kudeaketa zerbitzuak egiaztatzea. Bakarrik aztertuko da eta, bere kasuan, onartuko da ebaluazioa B2 tramotik aurrera eskatzen bada eta UPV/EHUk ez badu 15 urtetik gorako antzinatasuna aitortu.

Hamabigarrena.– Unibertsitate eskolako irakasle titularrentzako gehigarrizko ordainsari osagarria.

1.– Helburua.

1.1.– Unibertsitate eskoletako irakasle titularrek, doktore izan ez eta 10 urteko antzinatasuna badute, gehigarrizko ordainsari osagarria lortzeko eskubidea izango dute ebaluazioan, gutxienez, 50 puntu lortzen badute; edo beste gehigarrizko ordainsari osagarria lortzeko eskubidea izango dute ebaluazioan, gutxienez, 75 puntu lortzen badute.

1.2.– Zenbaketa egiteko kontuan hartuko dira 2019ko abenduaren 31ra arte egindako zerbitzuak. Antzinatasuna UPV/EHUk egiaztatuko du bere kabuz.

1.3.– Aipatutako denbora hori zenbatzerakoan, jarduneko zerbitzutzat hartuko dira zerbitzu bereziak eta seme-alabak zaintzeagatiko eszedentziak familia zaintzeko eszedentziak eta genero indarkeriaren biktimak diren funtzionarioen lehen sei hilabeteko eszedentziak edo, lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen kasuan, antzeko egoerak.

1.4.– Lehen aldiz ebaluaziora aurkezten direnek beren bizitza akademiko osoko merezimenduak alegatu ahal izango dituzte, 2019ko abenduaren 31ra arte. Aurretik ebaluaziora aurkeztu direnek aurkeztu ahal izango dituzte ebaluazio horretatik 2019ko abenduaren 31ra arte.

1.5.– Eskariarekin batera merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, 1.1 oinarrian aipatutako protokoloan esaten den legez.

2.– Ebaluaziorako behar den dokumentazioa.

• Deialdi honetan III. eranskin moduan dagoen eskabide-orria.

• Beste unibertsitate edo ikergune batzuetan –edozelako lotura laboral, estatutario edo administratiborekin– egindako irakaskuntza, ikerketa eta jakintzaren transferentziako zerbitzuak edo kudeaketa zerbitzuak egiaztatzea. Bakarrik aztertuko da eta, bere kasuan, onartuko da unibertsitate eskolako irakasle titularrentzako gehigarrizko ordainsari osagarria lortzeko ebaluazioa eskatzen bada eta UPV/EHUk ez badu 15 urtetik gorako antzinatasuna aitortu.

Hamahirugarrena.– 2015koaren aurreko deialdietan lortutako tarteen egonkortasuna.

2015. urteko deialdia baino lehenagokoetan gehigarrizko ordainsari osagarriak lortu zutenek, eta 2015, 2016 2017 edo 2018 urteko deialdietara ez bazeuden behartuak aurkeztera (ez baitzen 5 urteko epea igaro aurreko ebaluaziotik) edo ezin izan baziren aurkeztu, aurtengo deialdian osagarri horien finkotasuna eska dezakete. Horretarako IV eranskina ondo beteta bidali beharko dute.

Hamalaugarrena.– Deialdi ofizialeko zeinen adskripzio zentro Euskal Herriko Unibertsitatea izan dadin bekak.

Deialdi honetako tarte eta mailak ebaluatzeko eskatutako urteak zenbatzeko, kontuan hartuko da baita beka ofizialekin emandako denbora ere, betiere, unibertsitate honetako zentroren batean atxikita egon bada onuraduna (beka ofizialtzat hartuko dira UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzak edo Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak deitutakoak). Behin graduatuak, prestakuntza jarduerak eta espezializazio zientifiko eta teknikoak burutzeko ematen diren bekak dira hemen aintzat hartzen direnak; prestakuntzarako pertsonal ikertzaile baldintza ematen dutenak, hain zuzen ere.

Hamabosgarrena.– Eskuordetza.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen esku uzten da deialdia aurrera ateratzeko beharrezkoak diren izapide guztiak, Gizarte Kontseiluari aurkeztu behar zaion gehigarrizko ordainsari osagarrien esleipen proposamena izan ezik.

Baita ere Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen esku uzten da eredu normalizatuen onarpena, eskaerena zein deialdiaren gestio egokirako beharrezkoak diren gainerako guztiena, kontuan izanda deialdia modu automatizatuan izapidetuko dela.

ERANSKINA

Deialdiaren Bederatzigarren, Hamargarren, Hamaikagarren eta Hamabigarren oinarrietan aipatzen diren I., II., III. eta IV. eranskinak, eskaria nahitaez egin behar den aplikazio informatikoan daude.


Azterketa dokumentala