Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2020ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4582

AGINDUA, 2020ko urriaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira honako agindu hauetan aurreikusitako aholku-batzorde espezifikoetako bokalak: Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Agindua, zeinaren bidez, 2020-2021 ikasturtean, doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatzen baitira eta laguntza horien deialdia egiten; eta Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira ikertzaile doktoreentzako doktoratu ondoko hobekuntza-programarako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak, eta horietarako deialdia egiten, 2020-2021 ikasturterako.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez (2020ko abuztuaren 7ko EHAA, 154. zk.), doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatu ziren eta laguntza horien deialdia egin zen 2020-2021 ikasturterako.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren bidez (2020ko uztailaren 30eko EHAA, 149. zk.), ikertzaile doktoreentzako doktoratu ondoko hobekuntza-programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatu ziren eta laguntza horien deialdia egin zen 2020-2021 ikasturterako.

Bi deialdien oinarriek ezartzen dutenez, laguntza berriak emateko prozedura lehiaketa-prozeduraren bidezkoa izango da. Horrela, aholku-batzorde espezifikoek eskatzaileak baloratuko dituzte. Hezkuntzako sailburuak izendatuko ditu aholku-batzordeetako kideak, eta kide horiek ikasketa- eta ikerketa-eremuan entzute handiko pertsonak izango dira, Zientziaren Euskal Sistematik kanpo jarduten dutenak.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– I. eranskinean zerrendatutako pertsonak bokal izendatzea ikertzaileen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako (doktoreak eta ez doktoreak) 2020-2021 ikasturterako eskabideak ebaluatuko dituzten aholku-batzorde espezifikoetan. Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko eta 2020ko uztailaren 21eko Aginduen bidez egin da programa horien deialdia.

Bigarren artikulua.– Zerbitzu-gastuak kuantifikatzeko erabilitako moduluak agindu honen II. eranskinean ezarrita daude.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

I. ERANSKINA 2020
1. arloa: Lurraren Zientziak.

Inmaculada Rodíguez Santalla.

Valentí Sallares Casas.

Amalia Jiménez Bautista.

2. arloa: Fisika eta Espazioaren Zientziak eta Berariazko Ikerketa.

Diego Martín Maza Ozcoidi.

Wenceslao González Viñas.

Jose María De Teresa Nogueras.

3. arloa: Matematika.

María Del Pilar Ruíz Gordoa.

Verónica Requena Arevalo.

Jorge Delgado Gracia.

4. arloa: Kimika.

Rodolfo Lavilla Grifols.

Maria Luisa Fernández Sánchez.

Ana Belén Soldado Cabezuelo.

5. arloa: Funtsezko Biologia eta Sistemena.

Margarita Menéndez Fernández.

Susana Campoy Sánchez.

Anna M. Aragay Combas.

6. arloa: Biomedikuntza.

Jordi Alberch Vié.

Nuria Sala Serra.

Concepción Gil García.

7. arloa: Medikuntza Klinikoa eta Epidemiologia.

Esther Corrales Baz.

Ana Almaraz Gómez.

Jesús Vioque López.

8. arloa: Landare eta Animalia Biologia, Ekologia eta Ingurumena.

Delfí Sanuy Castells.

Juan Bellas Bereijo.

María Rosa Ponce Molet.

9. arloa: Elikagaien Zientzia eta Teknologia Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza.

Vicente Sanchis Almenar.

Antonio Herrera Marteache.

Pilar Barreiro Elorza.

10. arloa: Teknologia Mekanikoak eta Ekoizpenerakoak.

Miguel Ángel Martínez Barca.

David González Ibáñez.

Pilar Ariza Moreno.

11. arloa: Komunikazio, Konputazio eta Elektronikaren Ingeniaritzak.

Ana Maria López Torres.

Jesús Cid Sueiro.

Angelica De Antonio Jiménez.

12. arloa: Arkitektura, Ingeniaritza Zibila, Eraikuntza eta Hirigintza.

Carlos García Vázquez.

Helena Coch Roura.

Pablo Martí Ciriquiain.

13. arloa: Hezkuntza Zientziak. Psikologia.

Clara Romero Pérez.

Joaquín Paredes Labra.

Maria Angeles Espinosa Bayal.

14. arloa: Gizarte Zientziak.

Rosa Franquet Calvet.

Juan Montabes Pereira.

Javier Coterón López.

15. arloa: Zuzenbidea.

Jaume Ferrer Lloret.

Isabel Fernández Torres.

Ricardo Chueca Rodríguez.

16. arloa: Ekonomia.

Teresa García Marco.

María Isabel Ayuda Bosque.

Fernando Rodrigo Saúco.

17. arloa: Filologia eta Filosofia.

Fernando Galván Reula.

Irantzu Epelde Cendoya.

Paloma Pérez-Ilzarbe Serrano.

18. arloa: Historia eta Artea.

Rodrigo Balbín Berhmann.

Rosa Barroso Bermejo.

David Moriente Díaz.

II. ERANSKINA

Ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko laguntza-eskaeren aholku-batzorde espezifikoetako kideentzako zerbitzu-sariak, 2020-2021 ikasturtekoak, honela banakatuta daude:

1.– Aholku-batzorde espezifikoetako bokal bakoitzarentzako zerbitzu-sariak hauek izango dira: 300 euroko zenbateko finkoa eginiko ebaluazio-lanegun bakoitzeko –osoa edo zati bat–, eta 20 euro ebaluatutako eskabide bakoitzeko. Zerbitzu-sariek PFEZren atxikipena dute.


Azterketa dokumentala